XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alabaña, gure Galaxia au orren neurtu-eziña ba zaigu ere, zer da munduan puntutxo bat besterik?.

Ontan guzian ez dago ipui alegiazkorik.

Gutxi gora-beera ba da ere, progatu egin da au guzia.

Oneraño, ortaz, mundua bera mintzo.

Baña astronomoak ere mintza ditezke, noski.

Eta mintzatzea naiko nuke.

Astronomoak berak ezin dezake filosofiarik egin, ikasbidez aldatu gabe beñipein; aztertu egin bear dira astronomoaren hipotesiak eta baldintzak.

Eta ontarako astronomiaren antzera ez-baña filosofiaren antzera egin bear.

Jakiña.

Esan nai dut astronomiaren bidez jakin ditzakegula gauza arrigarri oiek guziak, eta beste asko ere bai.

Baña kontuz eta neurriz ibilli bear dala ortik ondoreak ateratzerakoan.

Baña, alderantziz, berdin jokatu bear dute filosofoak ere filosofia egiterakoan.

James Jeans astronomoa geiegi sartu zan nunbait, eta ariñegi, erabakiak eta ondoreak ateratze ontan; eta matematikuegia izan zan askotan.

Alegia gutxiegi aztertu zituen, agiri denez, bere jakinduriaren onarriak.

Baña egoki zion onetzaz munduaren asieraz ari delarik: Filosofiaren jardulkitzetik datorke bakarrik arloaren kakoa.

Baña filosofoak itzegiteko eskubide izan dezaten, galdetu egin bear diote Zientziari aurrena: dudarik gabeko gauzez bateko, eta anarteko hipotesiez besteko.

Ala da.

Astronomiaren jakintza guzia erabat zalantzan ipintzea astakeri bat egitea izango litzake.

Astronomia, gañerantzean, metagarri da, kopuragarri, eta beñere ez da dena erortzen.

Osatu egiten da, bañan ez desegiten, ez erauzten.

Filosofia, ostera, diferente da.

Aitzurtzean datza, eta izatez beraz onarriz aldatzean.

Aatik aurrera dijoa Astronomia, bañan ez Filosofia.

Einsten'ek ez du Koperniko desegin, osatu baizik.

Sartre'k ordea ez dauka zer ikusirik San Tomas Akino'koarekin.

Astronomiaren teoriak, ortaz, bilakagarriak dira, noski.

Bañan ezin ditezke zearo aaztu.

Astronomiaren datoak dato dira; teoriak, berriz, aztergarri.

Eta, dirudienez, ezpainaiteke neure burutik mintza, iru puntutara bil ditezke Astronomiaren joerak: a) Einstein'ek Relatibidade-Teoria agertu zuenetik (eta oraingoz beintzat, erabat artuta eta 40 urte pasa ta ere, egiazkotzat ar ditekealakoan daude jakintsuak), espazioa edo lekunea ez da guk asma dezakegun asmakari bat, baña kanpoan dagoen sorkari konkreto bat.

Gure izaeran dago, zion Kant'ek.

Baña, ikusten danez, lekunea ez da EZER gaiarekin batera kontsideratzen ez ba da.

Ez gurekin, baña gaiarekin ez ba da.

Auzia ez da onekin akabatzen, noski.

Baña zillegiago bide da gaur onela pentsatzea.

Geiago ere esan bide biteke: (...).